lagunak

Mikel Nuñez, pianojolea

“Diskoa zuzenean grabatzea esperientzia berria eta berezia izango da”

Mikel Nuñez

Mikel Nuñez Lauzirika, (Durango, 1983) Durangoko musika eskolan hasi zen pianoagaz eta 18 urtegaz Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan sartu zen J.A. Latorregaz ikesten. Bertan Grado medio amaitu zuen 2005. urtien. 2006an Kresala taldien sartu zen eta Durangoko Rock Izar eskolan hasi solfeo, piano eta armoniako irakasle moduen. Orain, Musikenen, Jazz goi mailako ikasketen 4. eta azken kurtsoan dabil murgilduta Iñaki Salvador handiagaz ikesten. Ordutik hona talde askotan parte hartu du, Argamboys, EDAN, Antton, Sweet Margot, Broken Snails, Mr Swing jazz band, Herri Maite akordeoi taldea, Swingpapers, … Eta hainbat grabazino eta estudioko lanak. Honetaz aparte moldaketak eta konposaketak egin ditu dokumental eta laburmetairako, bataz beste Bideografik Ekoizpenak enpresarako, eta Bigorringo estudioagaz elkarlanean. Mr. Swing enpresakin ere pianista moduan lan ugari egin ditut 2010etik hona.

Nerea Alberdi, bibolinjolea eta konpositorea
Disko berrian parte hartzea ilusio handiz hartu dut

Nerea Alberdi

Nerea Alberdi (Bilbo, 1985) bibolinjolea, konpositorea eta musika moldatzailea da. Interprete gisa disko eta musika talde ezberdinen partaidea, nazioarteko jaialdietan musika talde ezberdinekin zuzenekoetan ibili da. Esate baterako, Alann-Bique folk taldearekin, El Cachivache tango orkestrarekin edota Iker Gomez-en dantza konpainiagaz. Travellin’ Brothers Big Band, Zenttric rock taldearekin edo Euskadiko oskestra sinfonikoarekin ere kolaboratu du. Estudioko bibolinjole bezala 30 album baino gehiago grabatu ditu. Gaur egun, Dr. Maha’s Miracle Tonic swing taldean, City Limits bluegrass hirukotean eta Pétit Cinéma proiektuan ari da. Horrez gain, Josu Bergara kantautorearekin eta jazz eta Ganbera-musika formazioekin ere aritzen da. Elkarrizketa osoa irakurri

One thought on “lagunak

  1. Pingback-a: Josu Bergararekin grabatu eta afaldu - Zornotzako Barnetegia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s