nora zoaz kantuaren bideoklipa

Iñigo Sanz zuzendaria

Hamaika hilabete pasa dira Nora zoaz abestiaren bideoklipa grabatu genuenetik, Niño líquido films produktoraren eskutik egin genuen, Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Proiektu honetan sartu nintzenean banituen zenbait beldur eta kezka: nola geratuko da abestia? zuzendariak modu egokian ulertuko du letrarekin adierazi nahi dudana? eta horrelako beste zalantza asko.

Iñigo Sanz zuzendaria ezagutu nuenean, argi eta garbi hitz egin zuen: Kantuak bideoklip edo ikusentzunezkora pasatzen denean aldatzen da, beste unibertso batera salto egiten du. Hala ere, horrek ez du esan nahi, abestiaren xarma galdu behar denik.

Argazkietan ikusten den bezala, lanean hasi zen…eta hona hemen emaitza: beste behin ere, milesker fenomeno!

plastilinak

bideokliperako egin genuen panpinarekin

Azkenean…bai

Bueno ba azkenean bai, hasi naiz blog bat sortzen…internet munduko zenbait tresna erabili ditut orain arte (myspace, facebook, twitter) eta oraindik aurrera hemen ere informazioa izango duzue.  Saiatuko naiz abesti eta testu lasaiak, hurbilak eta motzak idazten. Gustokoa izatea espero dut. Besarkada bat danori!!

Bueno, pues al final me he animado a empezar un blog…después de utilizar durante años varias herramientas 2.0 (myspace, facebook, twitter) entre otras, a partir de ahora también podréis encontrar información sobre mi música y muchas otras cosas en este blog. Un abrazo a tod@s!!

PD.: Argazkian gure herriko kostaldea…he puesto una foto de Ea, ¡cómo no!