Urte amaiera: eskerrak emateko garaia

zorionak eta urte berri on JOSU

Eskerrik asko  #katiuskagorriak diskoaren ametsa gauzatzen lagundu didazuen guztioi. 2013. urtean eskainitako kontzertu asko bihotzaren txoko txiki baten betirako gordeko ditut. Hamaika oroitzapen eder eta hamaika mila lagun egin ditudalako. Milesker kontzertuen antolatzaile, musikari eta lagunoi.  Besarkada handi bat eta laster arte. Eskutik heldu zoriona!

2013ko Kontzertuen zerrenda:

IRUN (Gipuzkoa) Kabigorri ateneoa – Abenduaren 14ean
LAUDIO (Araba) Keska taberna – Azaroaren 30ean
BASAURI (Bizkaia) Alkartetxe taberna – Azaroaren 15ean
BILBO (Bizkaia) Modesto taberna “Txokolatea eta bizkotxoak” – Azaroaren 13an
GASTEIZ (Araba) Parral taberna – Urriaren 29an
SESTAO (Bizkaia) Café Dark – Urriaren 26an
SOPELA (Bizkaia) Mikelats Herriko taberna – Urriaren 24ean
BILBO (Bizkaia) Uribarriko gazte eguna – Irailaren 28an
BARTZELONA (Països Catalans) – Euskal Etxean Irailaren 21ean + Pau Alabajos
OLOT (Girona/Països Catalans) – Ateneu Centralean Irailaren 20an + Pau Alabajos
SATURRARRAN MUTRIKU (Gipuzkoa) Hondartzan – Abuztuaren 2an
ZORNOTZA (Bizkaia) Barnetegiaren afarian – Uztailaren 26an
EA (Bizkaia) Eako poesia egunak – Uztailaren 19an
EA (Bizkaia) San Juan jaiak – Ekainaren 23an
BILBO (Bizkaia) Bilborock – Ekainaren 13an
DONOSTIA (Gipuzkoa) – Ondarra 16 bis – Ekainaren 8an
BILBO (Bizkaia) K2 taberna – “11 kanta 11 argazki” aurkezpena – Ekainaren 6an
LARRABETZU (Bizkaia) Hori Bai Gaztetxea + Paxok + Pau Alabajos – Ekainaren 2an
GERNIKA (Bizkaia) Arima taberna + Pau Alabajos Maiatzaren 31an
ORIO (Gipuzkoa) Kalakari taberna – Apirilaren 26an
SAN INAZIO BILBO (Bizkaia) Kabia Kultur elkartea – Martxoaren 15ean
DONOSTIA (Gipuzkoa) Ondarra club 16 bis – Martxoaren 8an
VALENTZIA (Valentzia/Països Catalans) + Pau Alabajos – Martxoaren 3an
BENIMACLET (Valentzia/Països Catalans) + Pau Alabajos Otsailaren 28an
BILBO (Bizkaia) Uribarriko Herriko taberna – Otsailaren 16an
URRETXU (Gipuzkoa) Motz taberna – Otsailaren 15ean
BILBO (Bizkaia) Larrabetzu taberna – Otsailaren 1ean
GASTEIZ (Araba) Gora taberna – Urtarrilaren 31an 20:30etan
BILBO (Bizkaia) K2 – Noches poéticas Urtarrilaren 16an

Agur San Mames

AITXITXEN BUFANDIE (hitzak)

Mila bederatzirehun ta larogeitazazpigarren urtien,
aitxitxen eskutik lehenengoz jun nintzen.
Ta gaur egun ondiño domeka arratsalde guztixetan,
irratixe biztu ta urduri paretan naz bere ondoan.

Altxa eizu bolumena, gora, gora,
Athletic-en partidue laster hasi bi da!
Gure barruko sua, zuri gorria da.

Urtiek pasa direz ta ez zeunke sinistuko nola,
nola aldatu den gure herria.
Eskutik tiraka, alaba txikerrena doa,
lepoan estu lotuta zure bufanda.

Altxa eizuz eskuak, gora, zerura,
Athletic-en gola laster ospatu bi da.
Gure barruko sua, zuri gorria da.

Ez dira onenak, ez dira kopako txapeldunak,
baina hauek geuriak, dira…geuriak dira.

Gure barruko sua, zuri gorria da.

Azoka egunak

Josu Bergara Ahotsenean

“Katiuska gorriak” diskoaren aurkezpena 47. Durangoko Azokaren Ahotsenea gunean

Aurtengo Durangoko Azoka berezia izan da bi arrazoi ezberdinetatik: Batetik “Katiuska gorriak” diskoa aurkezten nuelako, hain zuzen, abenduaren 6an goizeko 11:00etan Ahotsenea gunean, “The Playful Ensemble” soka laukotea eta Jon Landeta gitarristaren laguntzagaz ordu erdiko zuzeneko emanalditxoa eskaini genuen. Nahiko txukun eta dotore geratu zen, eta gerturatu zen jendearen kritika politxek jaso doguz. Hortaz, egindako lanagaz gustora geratu gara. Hemendik aurrera, formatu handiko kontzertu gehiago eskaintzen saiatuko gara. Eta martxoak aldera Bilboaldean zeozer berezia egin nahi dugu. Laster informazio gehiago izango dozue ;)

Taupaka Elkartearen aurkezpena: Julen Azpitarte kazetaria, Gorka Chamorro eta hirurok

Taupaka Elkartearen aurkezpena: Julen Azpitarte kazetaria, Gorka Chamorro eta hirurok

Bestetik, beste hamaika sortzaileekin batera, taupaka elkartean parte hartze zuzena dudalako, eta Azokan proiektu berezia eta emankor hau jendeaurrean aurkeztu dugulako. Laburbilduz, Taupaka elkartean sortzaileen arteko hartuemana eta laguntza sustatzen datza, egileen duintasuna bermatzen saiatzen gara eta “creative commons” lizentziapean sortzea lehenesten dugu. Zergatik? Kultura askera, herritarra eta ekintzailea maite dugulako.

Eskerrik asko taupaka elkarkideoi eskainitako laguntzagatik  eta Ahotsenea ekimenean, zein Durangoko Azokaren antolakuntzan urtero gogor lan egiten dutenei.