Herri txiki zahar honetan – Aurrerapen kanta

Kanta Txikien Indarra” laugarren diskoaren aurrerapen kantua.

Musikariak:
Nerea Alberdi: biolina
Mikel Nuñez Lauzirika – Teklatua
Dani Gonzalez – Baxua
Txema Arana – Bateria
Natalia Wang – Biolina
Ariadna Villate – Biola
Claudia Díez – Txeloa
Josu Bergara – Gitarra eta ahotsa

HERRI TXIKI ZAHAR HONETAN – Josu Bergara
Herri txiki zahar honetan,
scalextric erraldoia,
mendien bihotza zulatzen,
porlanezko kamioiak.

Herri txiki zahar honetan,
etxetik bota dituzte,
kreditua ezin ordainduz,
aita, ama ta bi ume.

Herri txiki zahar honetan,
isilik nahi gaituzte,
baina kantatuko diegu,
libre izan arte.

Herri txiki zahar honetan,
erdaraz etengabe,
egunero, todos los días,
euskaldunon kalte.

Herri txiki zahar honetan,
kaiolan sartzen zaituzte,
gure ametsak kondenatuz,
euren mehatxuen menpe.

Herri txiki zahar honetan,
korbatadun putreak,
ERE ta ERE ari dira,
betetzen haien patrikak.

Herri txiki zahar honetan,
kulturantzako laguntzak,
makrojaialdi ta antzekoetan,
gastatzen dituzte gehienak.

Bideoaren egileak: www.bideon.es

Dotore

Olatuen lez bazatoz eta bazoiez,
bekereke txurijek olgetan urrutien,
dotore,
dotore,
haiziek zeure ulie moropiluen.

Begire,
itsosure begire,
neure buruen gurotzut,
betirako gorde.

Saburdin txikitxu bet ezkutuen
ondarazpien,
anemonen dantza ixil eta ritmikue,
dotore,
dotore,
olatuen lez, bazatoz eta bazoiez.