Prentsaurrekoa Bilbon

Hasierako azalpenak

Prentsaurrekoan hasierako azalpenak emoten

Gaur goizean, Bilboko alde zaharreko erronda kalean dagoen Lasai Kulturgunean “Katiuska gorriak” diskoaren aurkezpen prentsaurrekoa egin dogu. Hasierako nerbixuak eta zalantzak alde batera utzita, ekimena txukun jun da.

Aurkezpenari dagokionez, diskoa aurkezteko hitzalditxo laburra emon , non kanta ezberdinen nondik norakoak, kolaborazioak eta partaidetzak, bideoklipak, literatur erreferenteak eta antzekoak azaldu dodaz. Ta egixe esateko gustora geratu naz esandako kontuekin. Hamendik eskertu gura deutset lagun eta ezagunei emondako ezinbesteko laguntza, eta Lasai Kulturguneko arduradunei zein “Altxaporrue” konpartsako jentiari euren partehartzea.

Kontzertuetan ikusiko gara!

Giro politxe aurkezpenean

Giro politxe aurkezpenean

“Lapatzatik” kantatzen irratian

Aurreko astean Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egon nintzen gitarragaz http://www.facebook.com/boulevardradio Bertan Thirteen Lucid Dreams taldekoek ezagutu nebazan: gazteak, jatorrak ta artistak. Biba zuek!! La pasada semana estuve en el programa boulevard de Radio Euskadi, aquí os dejo un vídeo cantando en directo Lapatzatik grabado por los cracks del grupo @13lucidDreams Goiatz, Jon & Ibone, que aparece en el vídeo. Aurrera!! ;)

Jada 40 herrialdetara iritsi da Ea-ko kantautorearen Nora Zoaz diskoa

Tokioko gazte taldea "Nora zoaz" diskoa eskuetan

Tokioko gaztetxo taldea "Nora zoaz" diskoa eskuetan

Duela bi aste EHU-ko komunikazio ikasle batek, Peio Barrenetxea,  unibertsitate lan baterako elkarrizketa luzea egin zidan. CD-crossing ekimenaz, musika munduan emandako hasierako pausuaz,  sare sozialen erabileraz eta beste hamaika kontuei buruz berbetan aritu ginen.  Hona hemen emaitza:

“Euskal musika zabaltzeko jendearen jarrera proaktiboarekin geratzen naiz”

Josu Bergara (Ea, 1979) CD crossing esperientzia burutu duen lehen euskal bakarlaria da. Nora Zoaz (2009) bigarren diskoari ingelesezko etiketa bat itsatsi zion eta mundu osoko hirietara iritsi da lagun eta ezagunen bitartez: Tokio-ko metroa, Moskuko plaza gorria, Perito Moreno glaziarra, besteak beste. Bihar, Bilboko K2 tabernan emanaldia du bakarlari bizkaitarrak.

Musika zaletasuna zein garaitan piztu zitzaizun?
Oso gaztetatik, nire aita kontserbatorioko irakaslea nuen eta oraindik ere bada. Haurra nintzenean, armonika, korala eta solfeo diziplinak ikasi nituen, eta 8 urte nituelarik, biolontxeloa jotzen hasia nintzen, 16 urte bete nituen arte. Urtebete eman nuen musikarekin harremanik izan gabe, eta 17 urterekin gitarra hartu eta Silvio Rodriguez, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren kantuak interpretatzen hasi nintzen, eta nire lehen kantuak sortzen.

Gaztaro hartatik, orain arte…
Hala da, 32 urte ditut orain. Egia esan, kanta bat konposatzen ikasi egiten da. Pertsona gisa heldutasun puntu hori lortzen den bezala, musikari lanetan ere berdin suertatzen da. Hala ere, ez dut nire gaztaroko kantuak erretzeko suminik.

2006an “Karramarroen hiria” lehen diskoa argitaratu zenuen, eskuz esku banatu zen eta 600 ale inguru saldu egin ziren. Horrelako emaitzarik espero al zenuen?
Ez neukan disko mordo bat saltzeko asmorik. Esperimentu gisa egin nuen. Disko honen abiapuntua Juan Carlos Perez (Itoiz) irakaslearen konposizio tailerra nuen. Honek neure kantuak graba nendin oniritzia eman zidan eta Lizcano anaien Entertainment estudiora jo nuen kantak grabatzera.

Bigarren diskoak Nora Zoaz du izena, eta berritasun bat du: CD crossing-a. Zer nolako ondorioak atera dituzu esperimentu honen bitartez?                                                                                                                                 Hasiera batean ez genuen diskoak saltzeko estrategia gisa kontsideratu. Nire lankide baten oporraldia izan zen esperimentu horren hazia. Horrela jaio zen CD crossing-a, neuk “Bookcrossing”-a ezagutzen nuen, alegia, liburuetan oinarritutako interakzioa. Nire lagunen bidai luzeak aprobetxatu nituen bestelako hirietara diskoa zabaltzeko. Ia 40 herrialdetara iritsi da nire bigarren bakarkako lana.

Esan dezakegu diskoa munduaren amaierara iritsi dela?
Bere osotasunean, ez. Azken batean, bueltan jasotakoa izan da CD crossing esperientziaren emaitza. Lagunen eta euskal musika zabaldu nahi dutenen jarrera proaktiboarekin geratzen naiz.

Obra honetan, gainera, artista profesional ugarirekin bat egin duzu (Extremoduro, Seiren…). Zer jaso duzu beraiengandik?
Artista horiek beren profesionaltasuna eskaintzeaz gain, beraien “feeling”-a transmititzen dizute. Extremoduro-ko piano-jole Aiert Ercoreka-k “blues” kutsua eman dio diskoari. Halaber, Seiren taldearen ahotsa den Jokin Lacallek biolin tokea eskaini dio lanari.

Ikurrei erreparatuz, zein erreferente musikal fusionatzen dira zeure melodian?
Bakarlarien obrak batez ere: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Urdangarin… Denbora igaro ahala, beste estilo batzuetan fijatzen banaiz ere, Jason Mraz, Herman Dune eta Damien Rice gisako autoreak ditut ikur.

Zer irtenbide eskaintzen dizkizu sare sozialetan murgilduta egoteak?
Sare sozialek sekulako indarra dute, komunikabide pertsonalak dira, nik nahi dudana esateko eta nik nahi dudan moduan. Bai Twitter-a, Facebook-a, bloga erabiltzen ditut. Kontzertuak antolatu, jendartean komunikatu eta kazetariekin bat egin dezaket. Disko bat argitaratzerakoan, nik neuk prestatzen ditut prentsa oharrak, komunikabideetara bidali eta berriak eguneratzen ditut. Oso garrantzitsuak dira niretzat sareok.

Gaur eguneko gatazka sozio politikoek, zein neurritan eragiten dizute zure kantetan gatazka horiek islatuta geratzeko?
Bakarlari gisa, gustatzen ez zaizkidan gauzez kantatzen dut. Hau da, publikoari egoeraz pentsarazteko saiakera egin behar duela deritzot. Hori lortzen saiatzen naiz Nasdrobia kantu berrian, ezker eta eskuineko alderdien arteko inkoherentziak islatu nahi izan ditut. Amorrua ematen dit zenbait gizataldek darabilten hipokrisia. Azken finean, denok dakigu zer dagoen: Espainiako Gobernuak murrizketak baino ez ditu ezartzen. Gutxi batzuek egindako hutsegiteak gainontzeko guztiok ordaindu behar ditugu. Irakurketa sinpleegia ematen du, baina hala dela deritzot.

Salmenta komertzialak arduratzen al zaitu?
Diskoen salmenta nabarmen murriztu egin da azkenaldian, CD euskarri hori aldatu egin delako, eta sortzaileak egoera berri honetara moldatu egin behar gara. Arazo honen aurrean, neure diskoak webgunean eskuragarri jarri ditut. Askoz erakargarriagoa da jendeak musika hori hartu eta zabaltzea, eskumen hori ixtea baino.

Martxoaren 1ean, “SINDE-WERT” legea indarrean jarri da, zein iritzi duzu neurri honen inguruan?
Madrilgo gobernuaren “pataleta” bat da, autore eta diskoetxeek beren sistema porrotera doala ikusten dutelako. Honen ondorioz, kultura “atxilotu” nahi dute zentzurik eta gordinenean. Debeku honek ez du inolako emaitzarik ekarriko, gizartea horren kontra jarriko da, eta gerra hori galduta dutela deritzot.

Jada, 3. diskoa grabatzen hasia zara, Bigorringo estudio bilbotarrean. Non ikusten duzu zeure muga?
Ez dakit. Ez dut helmuga zehatzik. Hasiera batean, ideia hori neukan eskuartean, baina bizitza aurrera doa eta helmuga bidea dela ohartzen zara, hots, hurrengo emanaldia dut lorpen apurra. Bidaiatzeko eta lagunak egiteko balio dit kontzertuak atzerrian emateak edo bertoko hiri desberdinetan jotzeak.