Pitxuen kanta

“Katiuska gorriak” diskoaren azken kantuaren zuzeneko grabaketa Ieko mollan. “Pitxuen kanta” herriko antziñeko abestia da. Itsasgizon, arrantzale eta mariñelentzat omenaldia.

Grabación en directo desde el muelle de Ea (Bizkaia) de la canción popular “Pitxuen Kanta” junto con el coro Beletxe de Ea.

  • Diskoa: “Katiuska gorriak” (2012)
  • Abestia: “Pitxuen kanta”
  • Zuzendariak: Xabier Barrios, Jabier Bergara
  • Kameralariak: Xabier Barrios eta Jabier Bergara
  • Grabaketa: Bigorringo estudioa (Bilbo)
  • Produkzioa eta soinu teknikaria: David Sanchez
  • Masterizazioa: Ibon Larruzea
  • Koroa: Jose Santi Agirre, Jose Manuel Erkiaga, Jesus Mari Erkiaga, Pedro Manzano “Eibarrés”, Txema Martinez “Tintoretto”, Jose Javi Ruiz, Juan Cruz Madarieta, Pablo de Prada, Eduardo Aretxabaleta (Gitarra), Patxo Bergara (Gitarra), Agustin Bergara (Akordeoia)

PITXUEN KANTA (IEko kanta herrikoia)

Pitxu zarran semiak,
Ian dabilz hiru,
danetatik onena,
gaztenak urten du…
Tralara…

Txalupatik urten eta,
handik Maittenera,
Azkanengo estaziñoa,
Soziedadera…
Tralara…

Jentiak esan arren,
hau edo bestia,
Juakiñek harrapatu,
beti langostia…
Tralara…

Gabian berandu ta,
goizian gozetik,
Juakin Pitxua doia,
bestian atzetik…
Tralara…

Grabaketa bukatzen ari gara

Idurre Erauskin trikitilariaz

Idurre “Aitxitxen bufandie” kantua grabatzen

Iratxe Mugire kantautoreak diskoaren lau kantetan koroak eginez parte hartu du

Hirugarren diskoaren grabaketa bukatzen ari gara. Azken egunotan lagun ezberdinak pasa dira estudiotik. Alde batetik, Idurre Erauskin trikitilariak “Aitxitxen bufandie” kantuan soinuaz aritu da abestiari doinu eta identitate berezia emonez.

Bestetik, Iratxe Mugire kantautoreak  lau abesti bere ahots zoragarriaz jantzi ditu. Emaitzagaz oso pozik gaude. Nola ez! David soinu eta produkzio lanetan ibili da, orain arte bezala.

Gauzak horrela, diskoa bukatzeko gutxi falta zaigu. Abestien edizioa eta masterizazioan Ibon Larruzea soinu ingeniaria arituko da,  eta diskoaren azala eta barrukaldea diseinatzen Ane Muñoz artista sekulako lana egiten ari da. Era berean, Juan Luis Azkarate lagunak (ta erredakzioan maisua)  testu berezia idatzi du.

Nire aldetik, azken aste hauetan sekulako estresagaz nabil, saguen modure, alde batetik bestera, jendeagaz geratzen eta diskoaren proiektua aurrera ateratzeko hamaikatxo kontu lotzen. Hala ere, poz-pozik nago. Itzelezko sentipena da, kriston lana egin ondoren diskoa laster esku artean izango dudala pentsatzea. Itzela!

Kolaborazioak

Napoka Iria taldekoekin

Pau Alabajos grabatzen

David, Pau eta hirurok kantuei buruz eztabaidatzen :)

Diskoaren grabaketan lagun eta musikari ezagunen parte hartze zuzena izan dogu.  Pau Alabajos Valentziako kantautorearekin batera “Una paraula” kantua prestatzen ibili gara.

Era berean, Napoka Iria” taldekoekin “Apnea” abestia landuz, eta Iratxe Mugire kantautorearekin batera beste hiru kantuetan. Horrez, gain, diskoaren grabaketan eta melodien moldaketan “Dr. Maha´s Miracle Tonic” taldekoen etengabeko laguntza izan dugu.

Bihotzez eskertu gura dotsuet. Ander, Miren, Pau, Iratxe, David…itzelak zarie!!

Grabaketa egunak: musikariak

Azken disko honetan jente asko parte hartzen ari da: teknikoak, musikari profesionalak, ikusentzunezkoetan adituak, diseinatzaile grafikoak, idazleak, poetak, eta nola ez! herriko lagun eta ezagun ugari. Zuoi esker diskoa forma hartzen ari da, apurka apurka, kanta sinple eta xumeak borobilduz.  Eskerrik asko bihotzez. Espero dogu, azaroaren hasierako diskoa aurkezteko moduen egongo garela, halere, lasai gabiz, patxadaz. Azaroan ezpada, abenduan aterakogu edo batek daki… 2013an…presa barik. ;))

David, bigorringo estudioko teknikaria eta Dr. Maha taldeko abeslaria

Kepa Elgoibar baterijolea eta perkusionista

Ane Martinez "Pentatonix Folk" taldeko abeslaria

Ane Martinez “Pentatonix Folk” taldeko abeslaria

josu bergara diskoa grabatzen

ni…neu :)

Jon Landeta gitarrista

Aitor Polo eta Mikele Landa