Kolore bizia!

Josu Bergara 1 baino gehiago daude.
Ni Josu Bergara Aretxabaleta naiz, kantautorea, musikaria, euskaltzalea. Gehienok badakizue, baina badaezpada…ez deukot antzik ezta zerikusirik gorbatadun politikariekin.
Ta Sestaoko alkatearentzat: Negu Gorriak taldearen aspaldiko abestia…uuuuuh kolore bizia, arrazakeriaren kontra!

Hay más de un Josu Bergara.
Yo soy Josu Bergara Aretxabaleta, músico, cantautor y aunque la mayoría lo sabréis, por si acaso…no tengo nada que ver con políticos de corbata y maletín.
Un poco de música de Negu Gorriak para todos los que amamos los colores, la diversidad y la igualdad. Kolore bizia, faltsukeriaren kontra!

Agur San Mames

AITXITXEN BUFANDIE (hitzak)

Mila bederatzirehun ta larogeitazazpigarren urtien,
aitxitxen eskutik lehenengoz jun nintzen.
Ta gaur egun ondiño domeka arratsalde guztixetan,
irratixe biztu ta urduri paretan naz bere ondoan.

Altxa eizu bolumena, gora, gora,
Athletic-en partidue laster hasi bi da!
Gure barruko sua, zuri gorria da.

Urtiek pasa direz ta ez zeunke sinistuko nola,
nola aldatu den gure herria.
Eskutik tiraka, alaba txikerrena doa,
lepoan estu lotuta zure bufanda.

Altxa eizuz eskuak, gora, zerura,
Athletic-en gola laster ospatu bi da.
Gure barruko sua, zuri gorria da.

Ez dira onenak, ez dira kopako txapeldunak,
baina hauek geuriak, dira…geuriak dira.

Gure barruko sua, zuri gorria da.

Agur 2012

zorionak eta urte berri on

IEko hondartzan edurre (2009ko argazkia)

Bihotzez eta zintzotasunez eskertu gura dotsuet amaitzen ari dan 2012. urte hontan  “Katiuska gorriak” diskoa errealitate bihurtzeko  emon dostazuen laguntza eta indar guztixe.

Bidean topatutako musikari eta musikazaleoi: Dr. Maha´s Miracle Tonic, David Sanchez, Nerea Alberdi, Jon Landeta, Taupaka elkartea, Napoka Iria, Axular Arizmendi, Pau Alabajos, Iratxe Mugire, Ane Martinez eta hamaikatxu lagunoi.  Eskerrik asko Ane Muñoz diseinatzaileari eta Juan Luis Azkarate lagunari “Katiuska gorriak” margoz eta hitzez irudikatzeagatik. Milesker ere, Jabier Bergara, Xabier Barrios, Patricia Herrero eta Iñigo S. Beltza-ri nire kanta xumeekin bideoklip dotoreak eitteagatik.

Besarkada estu bat, hitz ederrak esanez edo batzutan kaña apurtxu bet emonez, musikan  aurrera egiten laguntzen doztan jentiari: Eneritz, Amaia, Jabier eta familia guztiari, Jon, Mendi, Txino, Pott, eta beste kuadrilako lagunei etengabe animatzen ari direlako. Eta nola ez! Sarean parte hartze zuzena dekozuen guztixoi: Iñaki, Bego, Itzala, Ahots, Jone, Itziar, Karmele, Juan Luis, Urru, Aitor eta beste askori.

Eskerrik asko kontzertuetan antolatzaile ibili zaretenoi: Donostiko Herria tabernako Elenari, Bilboko K2 tabernako Iñigori, “Noches poéticas” kultur ekimeneko lan taldeari, Madrileko Euskal etxeko Estelari, Donostiko Men of Rock elkarteko Txarly-ri, Tafallako txiki tabernako Maiteri, IEko jai batzordeko kideoi, Hika Ateneoko jendiari, Durangoko Gure Kabiya tabernako Aneri, Ahotseneako antolatzaileoi, Residence Cafeko Manuri ta beste hamaika lagunoi.

2013. urtean erronka politxek dekoguz esku artean: zuzeneko kontzertu txukunak eskaintzea (Gasteiz, Zumarraga, Valentzia, USA, eta beste asko), beste bi bideoklip estrenatzea, eta betikolez, bizitzan aurrera egitea eta bidean ikastea. Zorixonak eta urte berri on!

Agur 2011, Kaixo 2012

2011 urte oparoa izan da niretzat: kontzertuetan, lagunetan, maitasunean, lanean, parranda eta antzekoetan…kristona. Seguru nago 2012 oraindik hobe hartuko dugula: krisiari idei ezberdin eta orijinalekin aurre eginez, gure herri txikia askatasunerantz apurka-apurka bultzatuz, etxetik urrun daudenak laster etorriko direlako eta bidean ditugun oztopo guztiak gainditzen saituko garelako.

2011 urte honetan nire ondoan egon zareten guztioi hemendik eskerrak emon nahi dizkizuet. Musikan egunero aurrera egitea ez da batere erraza, eta zuei esker indarrak batu eta gitarra hartutaleku batetik bestera noa (goaz): Eneritz, Amaia, Jabier, Ama, Aita, Izeko, Jon “metronomos” Landeta, Pablo, Pott, Mendi (the first & the best) manager, Txino, Blito, Karlinhos, Iratxe McGuire, Bego Belategi, Lionel,  Andima, Olatz, Igone, Nagore, Nora, J., Urru, Edor eta beste askori. Eskerrik asko bihotzez!!

GALDU GARA kantua, hamaika kontzertuen argazkiekin batera: Bartzelona, London, Bilbo, Iruñea, Altsasu, Laudio, Gernika, Arrasate, Algorta, Durango, Bakio, Garde, Abadiño, Sopela, Oñati eta nola ez!…. IEn.

#sesisesi KDD

Datorren abenduaren 27an, Bilboko Kalderapeko tabernan #sesisesi KDD ospatuko dugu. Ni ere handik ibiliko naz gitarra eta guzti.

;)

Baina, zer inbento klase da hau?

Joxe-k bere blogean ederto azaltzen du: www.teknopata.net

Batzuk despistatu samar ikusi zaituztedanez, beharbada komeni da #sesisesi kontu hau nondik datorren, labur-labur:

  • Azaroaren 10ean, Espainia mailako politikaririk sexyena Urkullu zela zioen inkestaren emaitzen berri izan ondoren, inkesta bera internauta euskaldunen alorrera ekartzea bururatu zitzaidan.
    Inkesta argitaratu eta gutxira, KAIXOMAITIA.COMeko lagunek saria eskaini zuten bozkatuenentzat.
  • Egun gutxi batzuetan, 168 lagunek bete zuten inkesta. Bana erantzunen dispertsioa oso handia izan zen, eta bigarren erronda bat abiatu genuen, lehenengoan bozka bi edo gehiago jasotako hautagaiak soilik kontuan hartuta. Zerrenda horretan, 13 gizonezko, 12 emakumezko eta EuskalTroll zeuden.
  • 121 lagunek erantzn zioten bigarren galdeketa horri, eta erantzun horiek erabaki dute nortzuk diren internauta euskaldunik sesisesienak. Hori jakinarazteko egingo dugu 27ko merendola.