Gure kanta

San Mamesen abesteko kantuen lehiaketara aurkeztu naz. Betiko legez, lagunen laguntzaz bideo politxe ein dogu. Eskerrik asko Iñaki, Pili, Garazi, Eneko, Iñigo, Markel, Olatz, Ainara, Conchi, Anasa, Estela, Vero, Kanpillo, Kepa, Karlos, Luis, Apon, Constan, Zohartze, Pablo, Silvia, Ane, Alfonso, Regi, Enara, Javi, Elena, Javier, Txino, Natxo, Martín, Angel, Edorta, Antontxu, Agustin, Carmen, Jabier, Amaia eta Eneritz. Onenak zarie! ;)

Gure kanta (hitzak eta musika: Josu Bergara)
Entzun eizu gure oihua,
entzun eizu gure kanta,
harrobia eta herria,
bihotza zuri-gorria!

Geuria! Geuria! San Mames! San Mames!
Geuria! Geuria! Katedrala! Katedrala!
Athletic bakarra munduan!
Athletic beti geuria! Geuria!

“Urduri” abestia portugaleraz

Aste Santuko egun hauetan Portugalen egon naiz, lagun baten ezkontzan. Ospakizunean kanta berezia abestea eskatu zidaten eta “Urduri” abestia portugaleraz prestatzea erabaki nuen. Karlos eta Amaia lagunen lanari esker, euskaratik portugalera itzuli genuen. Hamentxe dekozue abestiaren letra:

NERVOSSA (Urduri)

Um, dois, tres, quatro ou catorze,
Vintequatro pequenos versos,
que a pensar e pensar,
não sei como escrever.

Muitas vezes ao tomar ar
e mandalo contra o papel,
as palavras de amor mais belas,
tranformam-se em barulho.

Nervossa, deste-me a mão,
aguenta coração, aguenta,
amanha,de novo,
vamos acordar juntos otra vez

Fandangoaren hotsa

Markesaren alaba

Lagun on batek diñoenez kanta onak bihotzean sortzen dira. Aspaldi Bego Jatabe lagunak bere aitxitxeren omenez idatzitako letra politxe bidali zoztan. Orduz geroztik, hilabete batzuk pasa dira eta azkenaldian abesti berriak prestatzen ari naizenez, Begoren hitzetan oinarritutako abesti berria jaio da. Gure aurrekoei dedikatutako letra. Gaur garena, eurak izandakoari esker garelako.

FANDANGOAREN HOTSA

Markesaren Alaba,
herriko bertsoak,
amodio galdu baten,
estrofa biziak.

Irribarre ederra,
gogoratzean,
gaztedenboraldian
egindakoakaz.

Jotalari galanta, esaera zale,
lurra landu dauena ta bihotzez maite.

Triki baten soinua eskaratzean
beheko su baten, etxeko beroa.

Fandangoaren hotsa, bere buruan,
antzinako kantuak beti, beti ahoan.
Oroitzapen honetaz, enaz gura ahaztu,
eurak izandakoari esker, gara gu.

Albaitaritza lanak,
auzo guztietan,
eskuekin osatzen,
eguneko biharra.

Belarren misterixo
ezkutuenak,
urte askoren ostean,
ikasitakoak.

Gerra garai gogorretan jasandakoa,
euskal lurraren mina, aurrera egin beharra.

Beti buru argia, ausarta, azkarra,
lagunaren laguna ta bihotz onekoa.

Fandangoaren hotsa, bere buruan,
antzinako kantuak beti, beti ahoan.
Oroitzapen honetaz, enaz gura ahaztu,
eurak izandakoari esker, gara gu.

Astiro

ASTIRO

Ardi beltzak ez goaz inoiz zerura
jaiotzetik dakigu gure patua idatzita dagoela
Beste gintonic bat atera, mesedez atera
gure pena ta negarrak itotzeko botilaren ekaitzan

Astiro, astiro, ihesi goaz

Gau ilunean, zure gorputzaren beharra daukat,
gau ilun eta hotz honetan, ez dut ezer gehiago behar

Diazepamegaz bustitako izaretan,
lamia sartu da ohe barruan,
nire gainean mugitzen zara suge bat bezala,
gora, gora ta behera

Diskoa: “Katiuska gorriak” (2012, Taupaka elkartea)
Abestia: “Astiro”
Grabaketa: Bigorringo estudioa eta Euridia estudioa (Bilbo)
Produkzioa eta soinu teknikaria: David Sanchez
Masterizazioa: Ibon Larruzea
Ahotsa eta gitarra: Josu Bergara
Gitarra akustikoa: Jon Landeta
Bateria: Kepa Elgoibar
Baxua: David Sanchez
Bibolina eta moldaketak: Nerea Alberdi
Koroak: Iratxe Mugire
Hammond organoa: Mikel Nuñez Lauzirika