11 kanta 11 argazki erakusketa

11kanta 11 argazki
11kanta 11 argazki

Ostegun honetan ekainaren 6an arratsaldeko 20:00etan Bilboko alde zaharrean dagoen K2 tabernan “11 kanta 11 argazki” erakusketaren aurkezpena izango dugu. Duela hilabete batzuk argazkilari ezberdinei eskatu nien “Katiuska gorriak” diskoaren kantuak oinarritzat hartuta argazkiak egitea. Helburua argazkilaritza eta musika lotzen dituen proiektu ezberdina gauzatzea izan da.

Hilabeteak pasa dira eta hamaika argazkilari hauek euren erronka txukun bete dute, oso pozik nago lortutako emaitzagaz eta K2 tabernan hilabete oso batez argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango duzue. Zer esanik ez! Osteguneko aurkezpenean pintxo + pote batzuk hartzera gonbidatuta zauzie. Parte hartu duten argazkilari eta artistak:

  1. Jabier Bergara “BIKINI BELTZA”
  2. Oihana Barato “BERANDU”
  3. Mikeldi Donibane “AITXITXEN BUFANDIE”
  4. Joseba Barrenetxea “DOTORE”
  5. Ander Morea “Karhobi” “APNEA”
  6. Laia Marqués “UNA PARAULA”
  7. Xabier Barrios “NASDROVIA”
  8. Iban Gorriti “URDURI”
  9. Xabier Santos “ASTIRO”
  10. Monika Nude “INOIZ”
  11. Ahots Lejardi “PITXUEN KANTA”

Gainera datorren astean, “Bikini beltza” abestiaz Iñigo S. Beltza zuzendari zumarragarrak egindako bideoklipa estrenatuko dogu eta ostegunean, ekainaren 13an kontzertu berezia eskainiko dogu Bilborock aretoan.