D’acord, nosaltres som els utòpics, idealistes, ingenus que no fan més que somiar, però estem farts de creuar-nos de braços, mentre la terra s’afona sota els nostres peus.
Pau Alabajos musikari eta lagunaren kanta honen hasierako letrarekin oso identifikatuta sentitzen naiz. Gu ere utopikoak, ameslariak eta inuzenteak omen garelako, ta gure indarrak sinisten dugunaren aldeko lana eginez gastatzen ditugulako.
Valentzia hiriburuan lau egun igaro ditugu, ta hiru kontzertu eskaini doguz bertan. Hiruretan giro itzela ta jende oso jatorra topatu dogu. Bertoko hizkuntza, kultura eta herria bihotzez maite duen jendea, politikari nazkagarrien etengabeko mespretxua jasan arren, jotasu lan egiten duten talde, elkarte eta mugimendu sozialak eta kulturalak. Euskal herriko kultura maite dute, hainbat musika talde eta idazle ezagutzen dituzte. Zeharo harrituta bueltatu gara etxera. Nire aldetik, egindako harrera eta jasotako laguntza guztia bihotzez eskertu nahi diet. Moltes graciés companys, fins aviat.










