
IEko hondartzan edurre (2009ko argazkia)
Bihotzez eta zintzotasunez eskertu gura dotsuet amaitzen ari dan 2012. urte hontan “Katiuska gorriak” diskoa errealitate bihurtzeko emon dostazuen laguntza eta indar guztixe.
Bidean topatutako musikari eta musikazaleoi: Dr. Maha´s Miracle Tonic, David Sanchez, Nerea Alberdi, Jon Landeta, Taupaka elkartea, Napoka Iria, Axular Arizmendi, Pau Alabajos, Iratxe Mugire, Ane Martinez eta hamaikatxu lagunoi. Eskerrik asko Ane Muñoz diseinatzaileari eta Juan Luis Azkarate lagunari “Katiuska gorriak” margoz eta hitzez irudikatzeagatik. Milesker ere, Jabier Bergara, Xabier Barrios, Patricia Herrero eta Iñigo S. Beltza-ri nire kanta xumeekin bideoklip dotoreak eitteagatik.
Besarkada estu bat, hitz ederrak esanez edo batzutan kaña apurtxu bet emonez, musikan aurrera egiten laguntzen doztan jentiari: Eneritz, Amaia, Jabier eta familia guztiari, Jon, Mendi, Txino, Pott, eta beste kuadrilako lagunei etengabe animatzen ari direlako. Eta nola ez! Sarean parte hartze zuzena dekozuen guztixoi: Iñaki, Bego, Itzala, Ahots, Jone, Itziar, Karmele, Juan Luis, Urru, Aitor eta beste askori.
Eskerrik asko kontzertuetan antolatzaile ibili zaretenoi: Donostiko Herria tabernako Elenari, Bilboko K2 tabernako Iñigori, “Noches poéticas” kultur ekimeneko lan taldeari, Madrileko Euskal etxeko Estelari, Donostiko Men of Rock elkarteko Txarly-ri, Tafallako txiki tabernako Maiteri, IEko jai batzordeko kideoi, Hika Ateneoko jendiari, Durangoko Gure Kabiya tabernako Aneri, Ahotseneako antolatzaileoi, Residence Cafeko Manuri ta beste hamaika lagunoi.
2013. urtean erronka politxek dekoguz esku artean: zuzeneko kontzertu txukunak eskaintzea (Gasteiz, Zumarraga, Valentzia, USA, eta beste asko), beste bi bideoklip estrenatzea, eta betikolez, bizitzan aurrera egitea eta bidean ikastea. Zorixonak eta urte berri on!








