Category Archives: cd crossing: diskoa munduan zehar

nora zoaz diskoa munduan zehar 2

“Nora zoaz” diskoa munduko hamaika herrialdeetara heldu da “cd crossing”-ari esker. 2010eko uztailean martxan jarri genuen ekimen berritzaile honen bitartez, diskoaren ale ezberdinak mundu osoko hiri eta toki ikusgarrietara heldu dira. Tokioko metrora, Moskuko plaza gorrira, Argentinako Perito Moreno glaziarrera, Miamiko Jai Alai frontoira edo Zelanda Berriko Wanaka lakura, besteak beste.

El disco “Nora zoaz” ha llegado a multitud de países a través de la iniciativa cd crossing. Se trata de un experimento puesto en marcha a principios de julio de 2010 a través del cual, ejemplares del disco “Nora zoaz” han sido fotografiádos en ciudades y lugares tan peculiares como el metro de Tokio, la plaza roja de Moscú, el glaciar Perito Moreno en Argentina, el frontón Jai Alai en Miami o el lago Wanaka en Nueva Zelanda.

Our  last record, called “Nora Zoaz”, travels all over the world. The idea consist of taking one copy of his last record and take a photo with the CD of the places they have visited. We have achieved his purpose and he have lots of photos with the record in Tokyo, Tokyo, Moskow, Miami, Mexico, Hong Kong and so on. Finally he has made a video with all the photos.

“nora zoaz” diskoa munduan zehar

Aurreko udan martxan jarri genuen CD crossing ekimenarekin aurrera goaz. Jada munduko hamaika herrialde ezberdinen argazkiak jaso doguz (goiko argazkietan ikusten denez diskoa Moskun, Istanbulen, Mexiko DF.-en eta Parisen). Gutxinaka danak batu doguz, bukaeran den-denak grabatzen ari garen bideo baten argitaratuko ditugulako.

Bideoan ikusi aurretik zeozer kuxkuxeatu nahi izanez gero argazki guztiak daude gure facebook gunean. Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi, biba zuek!!

nora zoaz diskoa fiji-ra heldu da

nora zoaz Fidjin

CD crossing ekintza aurrera doa. Oraingo honetan, Landeta-Araiko lagunei esker, diskoa Fiji uharteetaraino heldu da. Irudietan hango musikariak diskoa eskuetan dutela.

hondartzan

cd crossing

Nora zoaz diskoa Tokioko metroan

Duela hilabete gutxi, gure musika euskal herritik kanpo ezagutarazteko ekintza berezia prestatzea bururatu zitzaigun: CD crossing. Kontua ez da berria, liburuekin egin ohi da (bookcrossing), eta nazioarte mailan zenbait elkarte daude.

Zertan datza CD crossing delakoa? “Share you music” XXI. mendeko kulturaren beste adibide bat da, eta herri edo hirietako gune publikoetan (liburutegiak, garraioak, parkeak, eta abar) diskoak banan banan uzten joan. Diskoetan etiketa txiki bat jarri zure webgunera jartzeko. Helburua, diskoa topatzen duenak entzun, grabatu eta pasatzea da.

Guk horrela egin dugu: lagun eta ezagunen partehartze zuzenarekin, nora zoaz diskoa munduko herrialde ezberdinetara heldu da. Eskoriatzako Iñigo lagunari esker, lehenengo saiakeran Japoneko  hiriburura, Tokio, Osaka eta Kioto hirietara heldu da.

Udako oporrak aprobetxatuz, hurrengo asteetan esperimentua errepikatuko dugu, eta diskoa Mosku, Portugal, Filipinar uharteak, Fiji, eta Hong Kong-era eramango du. Argazkiak blog honetan bertan eta facebooken jarriko ditugu.

Parte hartu nahi izanez gero, esaiguzue!

nola heldu da diskoa Tokyo-ra?

Orain dela egun gutxi, nire lagun eta lankide den Iñigo Urrutia  Japonera  joan zen,  hamabost egun pasatzera.  Joan aurretik hurrengoa proposatu nion: “Nora zoaz” diskoaren ale batzuk berarekin eramatea, bertako parke, liburutegi edo leku ezberdinetan uzteko. Ekimen hau liburuekin egin ohi da,  bookcrossing bezala ezagutzen da.  Japon-en banatutako diskoetan, pegatina txuri baten hurrengo testua idatzi genuen:
CD Crossing
This is an experimental way to become Basque music known in Japan. Josu Bergara is a singer song-writer from Basque Country, Europe. If you find this CD you can listen, copy or donate it.  Also you can let your opinion or get more info in:

http://www.myspace.com/josubergara

http://www.facebook.com/josubergaramusika

Ekimenaren helburua musika zabaltzea izan da, eta jada diskoa bidaltzeko herrien zerrenda handitzen ari da: Kanada, Errusia, Dubai, eta abar.