Category Archives: Bideoklipak

Bikini beltza

Lan asko eta gogor egin ondoren, “Bikini beltza” bideoklipa aurkezten dizuegu. Iñigo Sbeltza zuzendariaren gidaritzapean, Motion graphics animazio ikusgarrien laguntzaz, Bilbo hiria eszenatoki duen ikusentzunezko ezberdin eta originala. Gozatu!

“Berandu” kantuaren bideoklipa

Diskoa: “Katiuska gorriak” (2012)
Abestia: “Berandu”
Zuzendariak: Xabier Barrios, Jabier Bergara
Kameralariak: Patricia Herrero, Xabier Barrios eta Jabier Bergara
Grabaketa: Bigorringo estudioa eta Euridia estuduia (Bilbo)
Produkzioa eta soinu teknikaria: David Sanchez
Masterizazioa: Ibon Larruzea
Soka laukotea: Nerea Alberdi, Natalia Wang, Ariadna Villate eta Pedro Martinez.

Egia da

Orain dela hamar urte idatzitako EGIA DA kantuak zentzu berezia hartu duelako #askatasuna #bakebidean #aurreragoaz #etxera “Kate guztiak apurtu ahal dira, egia da, ate guztiak giltza daukatela, ta ametsgaizto luzeenak ere, egia da, bukatzen direla“.

musiclip lehiaketaren finalean

Nora zoaz bideoklipa Musiclip lehiaketaren finalean dago! Urretxu-Zumarragako gaztetxean egindako bideoklip xumea, aurrekontu txiki-txikiarekin, eta lagun askoren parte-hartzearekin maila handiko bideoklip lehiaketaren finalera heldu da. Finalera heldu diren beste taldeen artean Fito y los Fitipaldis, Love of lesbian, We are standard, La mala rodriguez,…Flipaute gauz, benetan!!

Lehiaketa irabazteko zuen laguntza behar dugu! Nora zoaz bideoklipa bozkatu musiclip webgunean, ea denon artean lortzen dugun.

 

bideoklip berria: beldurra

Hitz egin, hitz egin baxuago,
Hitz egin, hitz egin belarrira,
Badaezpada entzuten badituzte gure…sekretuak.

Horrela hasten da “Beldurra” kantua, bihotzez idatzitako doinu hurbil eta sakona. Nora zoaz diskoaren bigarren singlea da, non gitarra eta abotsa dira nagusi, Jokin Lacalle-ren bibolinaren laguntzarekin.

Hiriko kalea eta grafittiak protagonista diren bideoan, lau istorio gurutzatzen dira: boxeolari galtzailea, orkatila apurtuta duen dantzaria, bullying-a egiten dioten neskatoa eta kaleko musikaria. Iñigo S.Beltza zuzendariaren eskutik argazkilaritza bereziki lantzen duen apustu estetikoa somatzen da bideoklipan.

Gaur!/¡Hoy! laburmetraia

Patxi Urkijo zinema zuzendariak (eta EHUko arte ederretako irakaslea) Gaur! laburmetraiaren making off-a egiteko Nora zoaz? kantua aukeratu du . Horrez gain, filmearen musikarako kantu berria prestatu eta grabatu dugu.

Momentuz hamentxe uzten dotsuet laburmetraiaren trailerra:

beldurra bideoklipa I – grabaketa

lan taldea

Nora zoaz diskoaren bigarren bideokliparen  produkzioa martxan jarri dugu.  Bideoklipa egiteko kantu berezia aukeratu dugu: Bihotzaren sakontasunetik  egindako abesti  zintzoa eta hurbila; Beldurra eta garraxia. Kantu honetan gitarra eta abotsa dira nagusi, Seiren taldeko Jokin Lacalle eta bere bibolinaren laguntzarekin.

Bigarren honetan ere, Iñigo Sanz Beltza lagunaren gidaritzapean, grabaketa eta produkizoan zuzenean parte hartu eta ederto pasa dogu. Laster informazio gehiago emango dizuet, baina momentuz hona hemen argazkitxo batzuk.

Beste behin ere, eskerrik asko partehartzaile guztioi.

maca&jondena kalean

the directorsombra aquí, sombra allá